1.994tik
Adecco Plata

Historia


Historia Vitoria-Gasteizko Araberri Basket Kluba 1994an hiriburu arabarrean gazte saskibaloizale amorratu talde batek sortu eta fundatu zen Phoenix Kirol Elkartearen izen berria da.

Lehenengo denboraldi horretarik 2005/2006 denboraldira arte, babesle nagusia AUTOESCUELA ALAVA izan zen. 1994/1995 denboraldian, klubak bere bidea Arabako Probintzia-arteko 3. senior mailan hasi zuen, gizonezkoen taldearekin.

1996/1997 denboraldian, Arabako Probintzia-arteko 2. senior mailara igotzea lortu zuen liga irabazita, eta maila horretan jarraitu zuen 1998/1999 denboraldira arte. Denboraldi horretan, Arabako Probintzi-arteko 1. mailara igo zen, berriro ere liga irabazita.

2002/2003 denboraldian aldaketa kualitatibo handia egin zen, eta urte bikaina eginda proiektu sendo baten oinarriak ezarri ziren. Urte horretan bertan, Autonomikora pasatzea lortu zuten liga irabazita.

2003/2004an, Maila Nazionaleko (Autonomikoa) lehen urtean, taldeak denboraldi harrigarria egin zuen, Igoera Faserako sailkatu ziren, eta 6. postuan amaitu zuten kanpaina. Urte horretan bertan, probintziako senior mailako talde filiala aurkeztu genuen.
Hurrengo denboraldian, 2004/2005an, helburu bakarra izan genuen: Lehenengo Maila Nazionalera igotzea. Urte ahaztezin baten ondoren, Autonomikoko Txapeldunorde izanda, igotzea lortu genuen. Hurrengo urtean, 2005/2006an, historiako lorpenik handienetako bat erdietsi zuen taldeak, izan ere, Lehenengo Mailako lehen denboraldian EBA Ligarako Igoera Fasean sartzea lortu zuen, 8. postuan sailkatuta.

2006/2007an, ADOS Saskibaloia Klubak babeslea aldatu zuen eta www.mapy.tv. Izena izatera pasatu zen. Urte horretan, klubak hobekuntza nabarmena egin zuen egituran eta antolakuntzan. Denboraldi bikain baten ondoren, berriro sartu ziren EBA Ligarako igoera fasean, 5. postuan sailkatuta. Urte horretan bertan, ADOS Saskibaloia Klubak proiektu berriztatu eta ilusioz betea aurkeztu zuen, begirada EBA Ligan jarrita. Klubak ezarri zuen helburua Araba eta Vitoria-Gasteiz berriro merezitako lekuan jartzea izan zen.
2007/2008 denboraldiaren hasieran, ADOS Saskibaloia Klubak berriro aldatu zuen babeslea, eta E.LECLERC VITORIA izena hartu zuen. Une horretan Kluba 10 taldek osatzen zuten. Lehenengo taldea ADOS Saskibaloia -E.LECLERC VITORIA- zen, baina bazuen beste talde bat, gizonezkoena, probintziako senior mailan, eta beste 8 talde eskola kirolean, 10 eta 18 urte arteko neska eta mutilek osatutakoak. Horrela, jokalariak, entrenatzaileak eta klubaren laguntzaileak kontuan izanda, 200 bat pertsona euren aisialdian gure kirolaren, SASKIBALOIAREN, praktika bultzatzen aritzea lortu dugu.

Erakundeko lehenengo taldeari dagokionez, denboraldia historikoa izan zen. Lehenengo Mailan (Euskal Autonomia Erkidegoa – Nafarroa – Errioxa) bigarren postua lortu zuen, eta horregatik, EBA Ligako igoera fasean jokatzeko aukera izan zuten. Fase horretan, Iparraldeko Taldeko EBA Ligara igotzea lortu zuten.

Igoera fasea etxean jokatu zen, Landazuri kiroldegian, 2008ko ekainaren 6tik 8ra, eta arrakastatsua izan zen, bai ikusle bai antolakuntza aldetik. Bi talde kantabriar, galiziar bat eta gure Leclerc izan ziren igoerako bi plazak lortzeko borrokan. Txapelketako hiru egun gogorren ondoren, Merkamueble Torrelavega eta Estela-Santander taldeek lortu zituzten ohorezko plazak, eta gure taldeak hirugarren postua lortu zuen. Laugarren eta azken postua Cambadosko galiziarrek lortu zuten.

2008/2009 denboraldian, aurrekoan esku-eskura izandakoa eta ihes egindakoa lortzea izan zen helburu nagusia lehenengo taldearentzat.
2009an sartzean, eta sortzetik 15 urte bete zirenean, klubak berriro aldatu zuen izena, eta ARABERRI BASKET CLUB izena hartu zuen. Taldea egunez egun egitura handituz joan zen, eta erakundeak irauteko eta hazten jarraitzeko lanetan euren borondatez jarduten duten pertsona asko sartu ziren. Pertsona hauek guztiek ezaugarri bat dute komunean: Gasteizentzat eta Arabarentzat hain erakargarria den proiektuarekin aurrera egiteko ilusioa.

2009ko ekainean klubak EBA Ligara igotzea lortu zuen. Horrela, 2009/2010 denboraldian, Araberrik bere bidea abiatu zuen Espainiako Federazioaren Saskibaloian, eta emaitza bikaina lortu zuen. Aurteneche Maquinaria babesle nagusi izatera pasatu zen Alvide Fundazioarekin batera. 10 jardunalditan jarraian irabazteaz gain, arabarrek kanporaketetarako sailkatzea lortu zuten Adecco LEB Zilarra ligara igo zelako. Hala ere, Vic taldeak amets arabarra zapuztu zuen, eta Aurteneche Maquinaria kanporatua izan zen igoerako lehenengo kanporaketan. Talde batek baino gehiagok euren plazak utzi behar izan zituzten arazo ekonomikoak zirela medio, baina Araberrik beste urtebetez EBA Ligan jarraitzea lortu zuen.

Vitoria-Gasteizko ARABERRI BASKET CLUB (BCA)

Araberri Basket Club
Polideportivo Mendizorroza - Plaza Amadeo García de Salazar, 1 01007 Vitoria-Gasteiz (Álava)
© 2012 Copyright - Lege Oharra - Pribatasun Politika

Cicenetworks, S.L.