Desde 1.994
Adecco Plata

Carta de Valores


Historia Araberri Basket Club taldearen jarduna ondorengo balioak dituen lan egiteko moduaren sistematizazioara bideratuta dago:
Ikasketak eta kirola praktikatzea bateragarri egiten duen hezkuntza integrala bultzatzea.

Kirolen bat praktikatzeak, batzuetan, hezkuntza arautua uztea dakar berekin, eta beste batzuetan, hezkuntza arautuak goi-mailako lehiaketari denbora gehiago eskaintzeko oztopo gisa identifikatzea.

Araberri Basket Clubak (BCA) familiak eta gazteak bi arloak bateragarri egin ditzaten hezkuntza integrala bultzatzen du; izan ere, uste dugu aukera hori dela egokiena gazteek lanean izan ditzaketen aukerak, eta lehiaketara bideratutako kirol eboluzioa ez oztopatzeko.
Horretarako, hau da, saskibaloian jokatzeak ez dezan haurrek eta gazteek ikasten pasatzen duten denbora murriztu, posible diren neurri guztiak hartuko ditugu: entrenamenduen ordutegiak moldatu, exigentzia maila egokitu...

Bereziki, lehiaketan parte hartzea eta goi-mailako ikasketak egitea, biak aldi berean posible izatea da gure helburua, jokalariek ez dezaten bien artean aukeratu edo Araba utzi beharrik izan biak amaitu ahal izateko.

Kirolean eta hezkuntzan elkarbizitza balioaren garapena indartzea.

Kirolari eskainitako denbora, aldi berean, elkarbizitza balioa lantzeko baliagarri izan behar da; batez ere, heziketa lana 10 eta 18 urte bitarteko neska eta mutilekin egiten bada. Izan ere, adin horretan euren harreman interpertsonalak baldintzatuko dituzten eskema mentalak eraikitzen ari dira.

Araberri Basket Clubak antolatutako jarduera guztietan (entrenamenduak, partidak, eskolarteko topaketak, jarduera kulturalak…), jarraian aipatuko ditugun balioak landuko dira:

- Besteekiko errespetua
- Berdintasuna aniztasunean
- Lorpenaren orientazioa
- Talde-lana eta lidergoa
- Autokontzeptua eta autoestimua
- Gatazkak gainditzea
- Komunikazio interpertsonala
- Konpromezua eta ardura
- Lehiaketako kiroltasuna
- Etab.

Harreman osasuntsuak eta anitzak bultzatuko dituzten kirolaren inguruko sare sozialak sortzearen alde egin.
Haurtzaroa, nerabezaro aurreko aldia eta nerabezaroa berebiziko garrantzia duten faseak dira, eta pertsonak izaera eraikitzen du aldi horietan. Taldeko kide sentitzea eta taldeak pertsona bakoitzaren berezitasunak onartzea oinarrizkoa da eraikitze fase horretan, eta pertsonek etorkizunean izango duten bizimoduan.

Klubean sare informalak osatzea ahalbidetuko duten lotura sozialak sortzea sustatuko da, eta ez soilik maila bereko taldekideen artean, baita adin ezberdineko kideen artean ere. Modu berean, familiak babeserako sare horiek identifikatzen laguntzeko motibatzen saiatuko da kluba, gurasoentzat, talde teknikoarentzat eta abarrentzat elkarguneak sortuta, gazteek sortutako harremanak osatzeko.

Euskararen erabilera sustatzea

Euskara erabiltzeak, gaur egun ofiziala den hizkuntza hori iraunaraztea dakar, eta Arabako kaleetan presentzia handiagoa izan dezan ahalegintzea. Araberri Basket Clubak konpromezu tinkoa dauka euskararen erabilera bultzatzeko jarduera ezberdinetan eta laneko faseetan, eta klubeko eragile guztiak, gazteak eta familiak inplikatuko ditu bide horretan.

Araba Probintziako / Lurralde Historikoko kide izatearen sentimendua sustatzea

Pertsonak hazi eta hezi diren herriarekin identifikatuta sentitzea lehentasuna izan behar da heziketa edo kirolaren bueltan antolatutako edozein ekimenetan. Gizartean aniztasuna hazten ari den balioa den garai honetan, iniziatiba propioarekiko harrotasun sentimendua sustatzeak berebiziko interesa du.

Norabide horretan, Araberri Basket Clubaren lana Araban bizi diren eta ikasten duten haur eta gazteei zuzenduta dago. Helburua hazi diren tokian kirolean eta arlo pertsonalean behar dituzten aukerak izatea da.

Gainera, balio horiek eta lanerako norabide hori duen Klub bat egoteak arabarrak iniziatiba horrekin identifikatzen lagun dezake norbere proiektu gisa bizi dutelako, eta horrek sortu den gizarterako onurak dakartza, zuzenean.

Nazioko beste arlo batzuetan izan dezakeen eragina ere kontuan izan behar da, izan ere, Araberri Basket Clubak gidatutako proiektuak nazio mailako txapelketetan parte hartzeko aukera ematen du.

Jarduera guztiak inguruarekiko ardura sozialaren ikuspuntua kontuan hartuta egitea

Enpresen Giza-erantzukizuna ez da ulertu behar soilik korporazio edo enpresa handientzako kontzeptu gisa. Pertsona talde batek antolatutako edozein iniziatibak kudeaketarako ikuspegi hori transbertsalizatuta izan behar du; erabakiak hartzeko orduan eta fase ezberdinetan, irizpide etikoetan oinarritzen den kudeaketa ikuspegi hori kontuan izan behar da.

Horregatik, Arraberri Basket Clubaren proiektuan, izaera etikoa kontuan izango da kudeaketa ekonomikoan, ingurugirokoan eta sozialean. Horretarako, elkarrizketa guneak ezarriko dira parte hartzen duten taldeekin (haurrak, gazteak, familiak, ikastetxeak, instituzioak, federazioak, prentsa, ingurunea, etab.), iritziak trukatu ahal izateko.

Araberri Basket Club
Polideportivo Mendizorroza - Plaza Amadeo García de Salazar, 1 01007 Vitoria-Gasteiz (Álava)
© 2012 Copyright - Aviso Legal - Política de Privacidad

Cicenetworks, S.L.